Gurasoentzako gidaliburua

Egin dezagun elkarrekin!

Gurasoentzako gidaliburua bullying-aren aurkako KiVa programaren parte da. Bullying arazoei aurrea hartzeko eta arazo horiek murrizteko tresna da KiVa eta ikerketan oinarrituta dago. Gidaliburuak bullying-ari buruzko informazioa eskaintzen du, hau da, egungo ikerketen arabera zer dakigun eta etxean zein ikastetxean zer egin daitekeen. Etxekoen eta ikastetxearen arteko lankidetza garrantzitsua da bullying arazoei ekiteko. KiVak dioen bezala, egin dezagun elkarrekin!

Hainbat lege eta araudiren eskakizuna da eskola-jazarpena prebenitzeko neurriak hartzea, eta ikasleak babesteko hainbat eskola-politika ezarri dira jada.Lege eta araudi horien muina da eskolei exijitzen zaiela jazarpenean esku har dezatela eta jazarpenaren aurkako politikak gara ditzatela.KiVa tresna bat da eskolek lege horietan ezartzen diren jazarpenaren aurkako eskakizunak bete ahal izan ditzaten.

Gidaliburu honen helburua da gurasoei bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako informazioa ematea: gaur egungo ikerketei esker zer dakigun eta etxean eta eskolan zer egin dezakegun azaltzea.Jazarpenaren auziari behar bezala heltzeko, garrantzitsua da etxearen eta eskolaren arteko lankidetza sustatzea. KiVa-k horixe esaten du: egin dezagun elkarrekin!

Puntu nagusiak kapitulu bakoitzaren amaieran laburbildu dira.

KiVa-k emaitza onak lor ditzan, ezinbestekoa da etxean aldeko giroa izatea; alegia, gurasoek adieraztea jazarpena ez dutela onartzen eta, beren haurra jazarria bada, gogo betez lagunduko diotela!