KIVa taldea hiru kideek osatuko dute:
LHko erreferenteak: Enara Uranga eta Oihana Kortajarena
DBHko erreferentea: Belen Murua
KIVa taldeak ondorengo funtzio edo zereginak izango ditu:
Ikastolen Elkarteko KIVa mintegietan parte hartu.
Ikasturte hasieran, ikasmaila bakoitzari KIVa saioen plangintza eta baloraziorako erregistroak banatu.
Ikasturte hasieran, KIVa programan sartzen diren ikasle berrien gurasoentzako eskutitza prestatu.
Ikasturte hasieran, maila edo gelako guraso bilera orokorretan KIVa Taldearen eskuhartze prozedurak gogora arazteko oharra prestatu.
Ikasturte hasieran, KIVa eguna antolatu.
Ikastolen Elkarteko KIVa galdetegien emaitzak aztertu, ondorioak atera eta dagokion organoari komunikatu.
Ikastola barruan, harremanen kalitatea neurtzeko galdetegiak bideratu, zuzendu eta interpretatu barne diagnostiko bezala, eta beharrezkoa denean, bizikidetza arduradunarekin, inplikatutako tutore edo tutoreekin eta zuzendaritza taldeko kideekin lankidetzan aritu.
Berdinen arteko tratu txarren susmo txikienaren aurrean edonork egindako jakinarazpearen aurrean (irakasle, tutore, ikasle, guraso, ...) baheketa prozesua martxan jarri eta Eusko Jaurlaritzako protokoloa abiatu zuzendaritza taldearekin lankidetzan arituz.
Berdinen arteko tratu txarrak gertatzen ari direla baloratutako kasuetan, KIVa talde bezala esku-hartu aurka ez egiteko metodoa erabiliz, beharrezkoak diren inprimakiak osatu, Eusko Jaurlaritzako protokoloa jarraitu eta kasuen jarraipena egin zuzen bideratzen direla bermatuz.
Ikasturtean zehar KIVa programaren saioen jarraipena egin inplementazio maila egokia bideratuz.
Ikasturte bukaeran, Ikastolen Elkarteko balorazio galdetegiak bideratu eta bete.
Ikasturte bukaeran, ikasturte berrirako beharrezkoak diren material eskaerak egin.
...
EKINTZA ZEHATZAK (bullying kasua dagoenean)
KIVA taldeak esku-hartu behar du, ikasgelatik kanpo.
KIVA taldeko kideek formakuntza zehatza jasotzen dute: teoria, metodoak (konfrontazioarekin edo konfrontazio gabe), praktikan nola jarri, jazarpeneko erasotzaile eta erasotuarekin elkarrizketak nola egin, gatazka eta erasoa desberdintzen trebatzeko, gurasoekin nola egin kontaktua, …
Gida liburuan bullying-ari aurre nola egin zehatz mehatz azaltzen da KIVA taldeari laguntzeko.
Hiru partaidez osatua egotea komeni. Astero biltzea komeni (60 min) eguneratzeko, zerbait gertatu bada informazioa trukatzeko, prebentziorako bilerak, …
Kasuaren zenbat eta jarraipen zehatzago egin, orduan eta hartutako akordioak errazago beteko dira. Erasotuarekin ere hitz egiten da benetan aldaketak gertatzen diren ala ez ikusteko.