ZIENTZIA
Gaur egungo gizartean, ezinbestekoa da jakintza zientifikoa, ikasleek inguruan duten guztia uler dezaten, eta errealitatea arrazionaltasunez eta askatasunez interpretatu dezaten. Hori dela eta, ikastetxeak erronka honi aurre egin nahi dio. Beraz, gure ikasleek oinarrizko heziketa zientifikoa izatea nahi dugu.
Proiektu honen bidez, Zientzia irakaskuntza sustatzeko metodologia aktiboa eta ikertzailea hobetzea da gure asmo nagusia. Proiektu honen bidez, zientzia gaitasunaz gain, hizkuntza gaitasuna eta gainerako beste Oinarrizko Gaitasunak (matematika, teknologia, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna…) ere landuko dira; talde-lanak eta aplikazio digitalen integrazioak geletan duen garrantziaz ahaztu gabe.
Zientzia gaitasuna gelan lantzeaz gain, dagoeneko LABORATEGIA martxan dugunez aurten hornitzen jarraituko dugu eta orain dela urte batzuetatik hona aurrera eramaten ari garen eta gure Hezkuntza Proiektuaren ardatza den ESKOLAKO ORTUA proiektuaz ere baliatuko gara.
Honetaz gain, aurtengo ikasturtean ROBOTIKA lantzea erabaki da. ROBOTIKA proiektuan ikastetxeko HH-ko zein LH-ko ikasleek hartuko dute parte. Robotika eta programaketa munduan murgilduko dira ikasleak. Horretarako, adina eta zailtasunaren arabera sailkaturiko materiala eta ezagutzak izango dituzte eskuragai (bee-bot, blue-bot, lego we do,…).
El objetivo principal de este proyecto es promover la utilización de métodos y propuestas para trabajar la competencia científica en la enseñanza de las ciencias. Además, a través de este proyecto de ciencia se trabajarán otras competencias, como por ejemplo, la competencia lingüística, matemática tecnológica; sin olvidar la integración de las nuevas tecnologías en el aula.
Para trabajar la competencia científica además de utilizar nuevas metodologías, el laboratorio y recursos dentro del aula, utilizaremos el HUERTO ESCOLAR. Se trata de un recurso con el que llevamos trabajando varios años y que es parte importante de nuestro Proyecto Educativo.
Además, este curso continuaremos trabajando con el proyecto de ROBOTICA. Tomarán parte tanto los alumnos de educación infantil como los de primaria.