Gasteizko Teatro Paraiso konpainiaren KunArte etxera joan ginen, minorrarekin, hau da, antzerkiaz eta dramatizazioaz ikasi eta ekintza edota jarduerak egitera. Hona hemen azalpena:
KunArte haur txikienei (0-6) eta haiek laguntzen dituzten helduei (hezitzaile, familia, artista...) zuzenduta dagoen berrikuntza zentro artistikoa da. Hauen programa eta jarduerak haurtzaro txikiaren mundua eta artearen ezagutza ikuspegian inspiratuta daude. Haien etxe honetan; tailerrak, formazio artistikoak, sormen laborategiak, profesionalen formazioa, etab. zerbitzuak eskaintzen dituzte. Bertan ere, antzezpenak egiteko areto bat aurkitzen da, non Teatro Paraisok maiz bertan antzezten duen. KunArte Teatro Paraíso antzerki konpainiaren egoitza da.
Teatro Paraíso orain arte 40 urteko bidea egin duen antzerki konpainia bat da eta antzerkia, haurtzaroa eta hezkuntza artistikoarekin harremana daukan interbentzio proiektu global bat garatzen du, non aldi berean, publikoa sortu eta hezten duen.
Hemen ikusi genuen "EHUNA" izeneko antzerkia, Cristobal Balenciagaren unibertsoan, hau da, modan inspiraturik dagoen lehen haurtzarorako proiektu eszeniko bat da, Dantzaz-ek eta Teatro Paraisok egindakoa. Ehundura desberdinak ardatz gisa hartuta, antzerkia elementu sinpleenetatik azkenengo produktu bat lortzera bideratuta dago. Antzezlan honetan gorputz mugimendua, dantza eta esperimentazioa tartekatzen dituzte, bukaeran instalazio moduko bat egiten dute haurrei antzezlaneko materialekin esperimentatzen eta jolasten utziz.