Jarduera hau aurrera eramateko lehendabizi etxetik gutako bakoitzak hezkuntzarekin lotutako bizipen zein oroitzapen positibo edo negatibo bat ekarri dugu. Bizipenarekin batera izenburu bana eta horrekin lotutako bi objektu garden eta beste bi elementu opaku ekarri ditugu. Egia esan kontraste handia egon da talde mailan bakoitzaren bizipena zeharo desberdinak izan direlako. Bakoitzaren sentimenduak eta emozioak partekatu ditugu eta erabaki zentzudunena sentimendu positibo eta negatibo bana aukeratzea izan da. Ondoren, erretroproiektorea eta argi mailarekin esperimetatu dugu CTR teknika erabiliz, bakoitzaren txandak errespetatuz.
BABESA
Objektu guztiek funtzio bat betetzen dute eta babes hori elikatzen dute. Irudi borobilak erabili ditugu segurtasuna bermatzeko asmoz, azken finean, forma itxia dutelako, ertzik gabe eta modu jarraituan. Ikus materialei erreparatuz, argi artifiziala erabili dugu adierazi nahi izan dugun sentimendua indartzeko.
AMORRUA
Argazkian azaltzen diren materialen osaketaren bitartez askatasun eza islatu nahi izan dugu, horrek amorrura bideratuz. Sortutako irudia osatzeko erabilitako elementuak honako hauek izan dira: forma geometriko desberdinak, koloreak, sareak, garrasika dagoen pertsona baten itzala, pajitak, paper zatiak.. Baliabide gisa errektroproiektorea izan dugu oinarri eta honen bitartez itzalak sortu ditugu.