Atal honetan, adierazpena aurkituko duzue bete-betean. Sentitu, pentsatu eta ekin da gure leloa.
Hilabete hauetan zehar egindako jarduerak eta ekintzak jarraian ikusgai izango dituzue. Ireki begiak, belarriak zorroztu eta goazen disfrutatzera! :)
K6a prestatze aldera, antzezlan txiki bat egin genuen. Irakasleak Euskal mitologiako edota unibertsitateko idazle baten haurrentzako ipuin bat aukeratu eta hori libreki antzeztu behar genuela esan zuen.
Hasiera batean nahiko galduak aurkitu ginen, kurtso hasiera baitzen eta gehienok antzerkiarekin loturarik ez genuen. Ipuina aukeratu genuen, "Basajaun eta Mozolo" hain zuzen ere, dagoeneko aukeratuta genuela gidoia egiten hasi ginen, denbora igaro zen ahala entsaioz entsaio aldatzen joan ginen bukaerakora iritsi ginen arte.
Bestalde, klasean landutako zenbait teknika sartu behar genituen ere;
Geroago behean ikusiko duzuen bezala Basajaun eta Mozolo dira antzerkiko protagonistak, igelaz, txoriaz, untxiaz, Basanderez eta narratzaileaz lagunduta. Materialak eta mozorroak ere antzerkia burutzeko laguntzaile onak dira eta gure kasuan gehiegirik erabili ez genuen baina ipuinaren testuinguruan murgiltzeko nahikoak izan ziren; hostoak, makilak, jantziak, pailazoaren ileordea eta sudurra, benda...
Ekintza honi dagokionez asko ikasi genuen, lehen esan bezala ez genekien asko antzerkiari buruz baina motibatu eta gozatu genuela esan dezakegu, haurtzaroan dramatizazioak duen garrantziaz ohartu ginen eta ipuin bat hitzez eta paperez kontatzea edota antzeztuta kontatzean asko aldatzen delaz ere. Minor honetarako jarduera hau oso esanguratsua izan zen.
Hemen gure lanaren gidoia eta emaitza ikusgai uzten dizuegu.
Hona hemen gelan egindako hainbat teknika ezberdin, gehiago jakin nahi izan ez gero, ez lotsatu eta botoietan klikatu!