Gure bloggak eskuragarri:
Itzalekin eta argiarekin esperimentatu dugu. Kiroldegia bi ataletan banatu da, alde batean, argi moreak, fluor eta txuri-beltza, eta beste aldean aldiz, errektroproiektoreak eta oihal txuriak. Baliabide ikaragarriak dira haur hezkuntzan planteatzeko. Haurrak teknika hauen bitartez, txundituta geratu ez ezik, irudimena, sormena landuko dute.
Argi ezberdinekin esperimentatzen egon eta gero, argi kutxen ordua heldu da!
Bikote bakoitzak argi kutxa bat sortu behar izan genuen eta horretarako material anitzak erabili genituen: kartoizko kutxak, kolore askotariko paperak, zetazko papera, kartulinak, goma eba... Kutxaren sorkuntzarekin batera, istorio edo ipuin bat kontatu behar izan genuen, kasu honetan, itzalen bitarteko teknika erabiliz. Kartoi kutxaren barrualdetik argi fokua eta irudiak zeuden. Argi fokuaren kasuan finko mantendu behar izan genuen, berriz irudiak aldatu genituen. Taldean sei kide garenez, bikoteka banatu ginen eta bikote bakoitzak argi kutxa eta isotrio bat asmatu zuen. Hona hemen gure sorkuntzak:
XONA GURE LAGUNA!
ERLETXOAK!
GLUTO ARRAINA!
Ikasturtea hasi zenetik, lan bat aurrera eramateko, irakasleak proposatutako gai ezberdinak aukeratu behar izan genituen. Lan horretan, atal ezberdinak egin genituen, hala nola, sarrera, marko teorikoa, jarduerak (saioak) sortu, haur hezkuntzako 237/2015 dekretuarekin loturak egin, hausnarketak eta ondorioak atera eta azkenik erreferentzia txertatu. Hurrengo ataletan guk sortutako power pointak daude, gure lanaren aurkezpen bat izanik.
Garazi Goimendiourrutia eta Maddi Ruiz
Izenburuan ikus daitekeen moduan, dantzaren atalean sartu gara, hain zuzen ere, saio batean dantzan aritu ginelako. Horretarako hiru talde ezberdin osatu eta talde bakoitzak dantza ezberdinak egin genituen.
Lehenengo hiru dantza estilo ezberdineko koreogafia bat asmatu behar izan genuen, hain zuzen ere, reggetoia, break dance eta flamenkoa.
Hona hemen talde bakoitzak egindako dantza erakusketaren argazkiak!
Bigarrenik, irakasleak talde bakoitzari emozio bat korografia batean egiteko esan zigun eta horretarako erabiltako emozioak edo sentimenduak, beldurra, gorrotoa eta ilusioa izan ziren.
Saioarekin bukatzeko, gure taldeetan batu ginen eta beste koreografia bat asmatu behar izan genuen, kasu honetan, librea izan dena. Hona hemen guk sortutako koreografien argazkiak: