HELBURUAK
REPICE BOOK
REPICE BOOK
Proiektu hau aurrera eramatearen helburuak, hiru esparrutan banduko genituzke; alegia, alde batetik ikastetxe bien arteko harremanak hastearen bidea zabaltzea, ingelesa hizkuntzaren garrantziaz jabetzea eta bere ezagutza zakontzea eta; nola ez, arlo digitalean trebatzea.
Bi ikastetxeen arteko elkarlana sustatzea.
Aldamenean bizi biren Bilboko auzo bi, alegia, URIBARRI eta ZURBARANBARRI, harremanetan jartzea.
Besteen lana baloratzea.
Eskola-eremuko komunikazio-egoeretan norberaren esperientziekin eta interesekin estu lotuta sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea.
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lanegiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea.
Atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoaz gogoeta egitea, eta norbaiten laguntzarekin haren erabilera-arauak aplikatzea.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea.
Informazio digitala identifikatzea, aurkitzea, lortzea, biltegiratzea, antolatzea eta aztertzea,
Ingurune digitaletan komunikatzea, baliabideak partekatzea sareko tresnen bidez,
Beste batzuekin konektatzea eta tresna digitalen bidez lankidetzan aritzea.
Eduki digital berriak sortzea eta editatzea, ezagutzak eta edukiak integratzea eta berregitea.
Ekoizpen artistikoak eta multimedia edukiak egitea.
Jabetza intelektualeko eskubideak eta erabilera-lizentziak aplikatzen jakitea.