Gure eguneroko bizitzan, hezkuntza alorrean, milaka jarduera burutzen ditugu; baina ezin ahaztu, benetan baliagarriak izateko, nolabait, ikasleentzako esanguratsuak izan behar direla eta, era batera edo bestera, transferentzia bat izan behar dutela bere eguneroko bizitzan.
Hori dela eta, ideia horri buelta batzuk ematen, proiektu xume hau martxan jartzea otu zaigu.
Alde batetik, Bilbo hiriko auzo bat izanda, gure ikasleak aldamenean duten beste auzo batekin harremanetan jartzea bidezkoa iruditu zaigu.
Era berean, gizarte globalizatu horretan ezinbesteko tresna dugu, ingelesa hizkuntza. Eta, horren garrantziaz jabetzea helarazi nahi genieke gure ikasleei.
Azkenik, nola ez, bai ezinbestekoa dela gizarte honetan moldatzeko, gaitasun digital oinarrizko bat izatea.
Hori guztia aurrera eramateko, bi ikastetxeen artean errezeta-liburuxka hau gauzatzea pentsatu dugu.
Eta, agian, hau guzti hau borobiltzeko, errezeta batzuk mahai baten gainean jarriz, amaiera ospatzea ideia ederra izan zitekeen.