Marije Uraga, gure presidentea,

2026ko ekainaren 30ean hil zen.

 

Zurekin batera lan egiteko eta zu ezagutzeko pribilegioa izan dugunok gure esker onik sakonena adierazi nahi dizugu presidente moduan, Urepeli eman diozun dedikazio eta maitasunagatik.

Baina zure lidergoa ez da soilik kontzertu eta koruaren antolaketan islatu. Izan ere, Gerba eta Mendi aurreko presidenteek hasitako bideari jarraituz, Urepel Abesbatza familia bezala batzen saiatu eta lortu duzu.

Marije, zure presentzia fisikoa falta bazaigu ere, zure ahotsa entzuten jarraitzen eta jarraituko dugu abesten dugun bakoitzean. Zure konpromiso eta pasio ereduak bizirik iraungo du gure oroimenean eta interpretatzen dugun abesti bakoitzean. Ez izan zalantzarik, ahaleginduko gara-eta ahots eta bihotzetan onena ematen.

Eskerrik asko, Marije, zure denbora eta adiskidetasuna oparitzeagatik. Zure ahotsa entzun dadila beti koruan.

Esker onez eta maitasunez.

Zaude goian!