Kontzertuaren errepertorioa euskal konpositore ezagun batzuen ekoizpena omendu eta zabaltzeari eskainia dago. Xalbador, Artze, Lete, Jon Maiaren poesia... Mikel Laboak, Itoizek, Gontzal Mendibilek, Amaia Zubiriak, Ken Zazpik, Urtz Taldeak... abestu zuten, eta Musika koral bihurtu zen Ansorena, Busto, Sarasola, Elberdin, Azurza, Ugalde... bezalako euskal musikagileei esker.
Identitatea, globaltasuna, tradizioa, berritasuna, intimitatea, unibertsaltasuna, belaunaldien artekotasuna, ... dira kontzertu hau osatzen eta testuinguruan jartzen duten sentimenduak, izenak eta ideiak.