IRMA RUTKAUSKAITÉ-EGILUZ
IRMA RUTKAUSKAITÉ-EGILUZ
Musika ikasketak 6 urterekin hasi zituen Haur Musika Eskolan, pianoan espezializatuz. Ondoren, Koru Zuzendaritzan trebatu zen Lituaniako Šiauliai hiriko Musika Profesionalean, eta lizentziatura eskuratu zuen Koru Zuzendaritzan eta Koru Irakasgaien Pedagogian, Lituaniako Akademia Nazionaleko Kaunas Fakultatean.
Hainbat lehiaketatako epaimahaikidea izan da; adibidez, Antigua Abesbatzak Lehiaketa izeneko XIV. Abesbatza Lehiaketan (2012), BAE XV. Konposizio Lehiaketan (2011) eta José Mardones II. Konposizio Lehiaketan (2025).
Irakasle gisa ere esperientzia du. Esaterako, 2013an eta 2014an, Koru Zuzendaritzako irakaslea izan zen Burgoseko Unibertsitateak antolatutako Dirige Coros ikastaroan.
Gaur egun Kantu Koraleko eskolak ematen ditu Martin de Bertendona BHIn. Horrezaz gain, hainbat abesbatza zuzentzen ditu, adibidez, Bilbao Kamerata Ganbera Abesbatza, BBKantuz Ganbera Abesbatza, Castro Urdialeseko IsIares Ganbera Abesbatza, Bilboko Kirol Elkarteko Abesbatza, Barakaldoko Gazte Schola Cantorum Abesbatza eta Urepel Abesbatza.
Halaber, Vocalia Taldea abesbatzako kidea da, Basilio Astúlezen zuzendaritzapean.