Lehen saioa

Haurren Kontseilua

Hitzordua

Aditua

Txipristin Astialdi Taldea

Hezkidetza, ingurugiroa ezagutaraztea, aukera berdintasuna, kulturartekotasuna, euskara eta euskal izaera, sormena eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko helburua duen Zarauzko bolondres talde bat da. Helburu horiek lortzeko, urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte igandeetan, gabonetan eta Aste Santuetan 5 eguneko konbibentziak egiten dituzte ta udaran 10 eguneko udalekuak.

Ariketa

Helburua: Udalerriak eskaintzen dizkigun aisialdiko aukerak zein diren aztertzea.

Gelan zehar 3 leku ezberdin jarriko ditugu: Kirola, Natura eta Sormena. Gune bakoitzean kartulina handi bat egongo da, gai bakoitzarekin lotura duen Tolosak eskeintzen dituen aisialdiko aukera batzuekin adibide gisa, haurrak kokatzeko. 

Haurrak, bakoitza arkatz banarekin, gelaren erdian kokatuko ditugu, 3 eremuak aurkeztuko dizkiegu eta egun hartako aditua ze eremuetan kokatuko luketen galdetuko diegu. Eremu batean kokatzean, galdetuko diegu ea Tolosan, beraientzat horrelakorik badaukaten eta ezezkoa erantzutean, galdetuko diegu ea aisialdiko ekintza antzekorik badaukaten, eta erantzunak emanez gero eremuko kartulinan idatziko ditugu. 

Hortik aurrera, bakoitzak bere denbora librean zer egiten duen idatziko beharko du kartulinetan, edota ezagutzen duten beste ekintzarik.

Jolasa

"Irudi ezkutua" jolas kooperatiboa.

Jolasa kultur etxetik gertu dagoen parke batean egitea aurreikusita dago. Helburua izkutatutako irudia aurkitu eta ahalik eta egokien kopiatzea da. Horretarako, haurrak taldetan banatzen dira eta talde bakoitzari margo bat eta koloretako kartulina bat banatzen zaio. Talde guztiak parkean dagoen karparen alde batean egongo dira taldekatuta, eta irudia parkearen beste aldean egongo da. 


Taldekide bakarrak joan daiteke txanda bakoitzeko irudia ikustera, eta ondoren beste taldekide batek irudia ikusteko aukera izan dadin, taldearengana joan beharko du eta txokala eman beharko dio txanda pasatzeko. Irudia ikusi ondoren kartulinan marrazkia egiten hasiko dira, eta ezarritako denbora amaitzean, denon marrazkiak ikusiko ditugu.

Ondorioak

Saioaren laburpena

Saioaren bideo-laburpena editatuko dugu, saioaren argazkiekin, bideoekin eta ekarpenekin, irakasle bakoitzak gelan proiekta dezan, eta gainerako ikaskideek saioan landu duguna eta ateratako ondorio nagusiak uler ditzaten.

Bestalde, haur ordezkari bakoitzari plastikozko karpeta bana emango diegu, gainontzeko ikaskideek saioaren nondik norakoak ezagutu ondoren, egin dituzten ekarpenak jasotzeko eta gure saioetara ekartzeko. 

Haurren balorazioa

Amaitzeko, saioaren balorazioa egiteko diana eskainiko da. Haur bakoitzari koloretako gometxa banatuko zaio eta 0tik 10era markatuta dagoen dianan haien balorazioa kokatu beharko dute gometxa itsatsiz.