Data: Maiatzak 3, ostirala.
Ordutegia: 9:30 - 12:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxea. Ikastetxetik kultur etxera joan etorria Araziko hezitzaileen laguntzarekin egingo da
Azken saioan haur ordezkariek alkateari aurkeztuko dizkioten proposamenak lehenetsi zituzten. Horretarako, hiru taldetan banatu ziren, adinaren araberako lanketa eginez. Oraingoan, talde bakoitzaren ondorioak partekatu eta denon artean alkateari luzatuko dizkiogun proposamenak borobilduko ditugu. Modu honetan, ekainaren 6an ospatuko den Mintza Txokoaren edukia adostuko dugu.
Haurrak taldeetan banatuko ditugu (5-6 taldeetan). Taldeak zirkuituaren hasieran kokatuko dira eta amaieran kartulina handi bat egingo da puntu askorekin. Hasieran froga txiki bat pasa ondoren (adibidez, 4 buelta ematea beraien buruari), kartulinara iritsiko dira eta bertan marra bat egin beharko dute horizontalki edo bertikalki eta bere taldearena bueltatu, releboa emateko. Taldeko helburua ahalik eta karratu gehien sortzea izango da.
Saioaren bideo-laburpena editatuko dugu, saioaren argazkiekin, bideoekin eta ekarpenekin, irakasle bakoitzak gelan proiekta dezan, eta gainerako ikaskideek saioan landu duguna eta ateratako ondorio nagusiak uler ditzaten.
Amaitzeko, saioaren balorazioa egiteko diana eskainiko da. Haur bakoitzari koloretako gometxa banatuko zaio eta 0tik 10era markatuta dagoen dianan haien balorazioa kokatu beharko dute gometxa itsatsiz.
Oharra:
Laugarren saioan ez da aditurik gonbidatuko.