Bigarren saioa

Haurren Kontseilua

Hitzordua

Aditua

Parketarrak

"Proiektu honen helburu nagusia hizkuntza ohituretan eragitea da. Helburu hori lortzeko, jolasa da gure funtsezko bidea. Euskarazko jolasak herri edo auzoetako parke eta plazetan egiten dira, hauek jolas guneak baitira."

Ariketa

Helburua: Udalerriak aisialdirako duen eskaintza hobetzeko proposamenak lortzea.

Gelan zehar 3 leku ezberdin jarriko ditugu: Astean zehar egiteko aisialdiko ekintzak, asteburuetan eta oporretan (Gabonetan, Aste Santuetan eta udaran bereiziz). Gune bakoitzean kartulina handi bat egongo da, denbora tarte bakoitzarekin lotura duen Tolosak eskeini ahal dituen aisialdiko aukera batzuekin adibide gisa, haurrak kokatzeko. 

Haurrak, bakoitza arkatz banarekin, gelaren erdian kokatuko ditugu, 3 eremuak aurkeztuko dizkiegu eta egun hartako aditua adibide gisa erabilita, beraien denbora librean, Tolosan, zein aisialdiko ekintza edukitzea gustatuko litzaieketen galdetuko diegu eta erantzunak kartulinetan idatziko ditugu. 

Jolasa

Baloia hanka azpitik pasatzera.

Jolas hau egiteko, 40 haur egongo direnez, hobe izango da bi taldetan banatzea, eta talde bakoitzeko baloi bat banatuko zaie. Borobilean jarriko dira zutik, hankak zabalik eta elkarren artean hutsunerik utzi gabe. Baloia uneoro lurrean egongo da eta arrastaka ibiliko dugu. Haurren helburua da beraien hanka artetik baloia ez pasatzea eta besteen hanka artetik pasatzea. 


Baloia hanka azpitik behin pasatzean, esku bakarrarekin jolastu beharko da, bigarren aldiz pasatzean, bizkarrez jarri beharko da, eta hirugarren aldiz pasatzean, kaleratua izango da. Kaleratuekin beste korro bat egiten hasiko gara denek jolasean jarraitzeko.

Ondorioak

Saioaren laburpena

Saioaren bideo-laburpena editatuko dugu, saioaren argazkiekin, bideoekin eta ekarpenekin, irakasle bakoitzak gelan proiekta dezan, eta gainerako ikaskideek saioan landu duguna eta ateratako ondorio nagusiak uler ditzaten.

Bestalde, haur ordezkari bakoitzari plastikozko karpeta bana emango diegu, gainontzeko ikaskideek saioaren nondik norakoak ezagutu ondoren, egin dituzten ekarpenak jasotzeko eta gure saioetara ekartzeko. 

Haurren balorazioa

Amaitzeko, saioaren balorazioa egiteko diana eskainiko da. Haur bakoitzari koloretako gometxa banatuko zaio eta 0tik 10era markatuta dagoen dianan haien balorazioa kokatu beharko dute gometxa itsatsiz.