Hirugarren saioa

Haurren Kontseilua

Hitzordua

Aditua

Eider (Zarauzko ludotekako koordinatzailea) KABIA

Eiderrek, Zarauzko ludotekaren koordinatzaileak, bere esperientzia partekatuko du haurrentzat interesgarriak izan daitezkeen adibideak eskainiz.

Ariketa

Helburua: Aisialdi-ekintzak aurrera eramateko proposamenak lortzea.

Haurrek aurreko saioan emandako ideiak oinarri hartuta egingo dugu lan, eta denentzako txartelak egingo ditugu ideia hoiek lantzeko.

Ikasle guztiak zirkulu batean eserita hasiko gara. Iragar ezazu ikasleentzako jardueraen gaia (beraiek porposatutako eskaintzei forma ematea) eta eman denei denbora proposamena aukeratzeko eta horri buruzko ideia batzuk idazteko. 

Denbora amaitzen denean, musika jarri eta ikasle guztiak zirkuluaren inguruan etengabe beren papera pasarazi beharko dute. Behin musika gelditzean, ikasleek minutu batzuk izango dituzte eskuan duten orria irakurtzeko, eta haien aurrean dituzten ideiei beren gehikuntzak eta kritikak gehitzeko.

Minutuak amaitzean, prozesua errepikatuko dugu. Erronda batzuen ondoren, ideia bakoitzak gehigarri eta kritika ugari izango dituenez, une horretan jatorrizko jabeari dokumentua itzuliko zaio irakurri dezan hausnartzeko, eta bukatzean, guri itzuliko dizkigute.

Jolasa

Bingo musikatua.

Bingo jolasean bezala arituko gara, baina kartoietan zenbakiak jarri beharrean, guk emandako abesti-zerrenda batetik nahi dituzten abestiak jarri beharko dituzte eta guk playlista ausiz jarriko dugu. Bingoan bezala, beraiek aukeratutako abesti bat entzutean tatxatu egin beharko dute.

Ondorioak

Saioaren laburpena

Saioaren bideo-laburpena editatuko dugu, saioaren argazkiekin, bideoekin eta ekarpenekin, irakasle bakoitzak gelan proiekta dezan, eta gainerako ikaskideek saioan landu duguna eta ateratako ondorio nagusiak uler ditzaten.

Bestalde, haur ordezkari bakoitzari plastikozko karpeta bana emango diegu, gainontzeko ikaskideek saioaren nondik norakoak ezagutu ondoren, egin dituzten ekarpenak jasotzeko eta gure saioetara ekartzeko. 

Haurren balorazioa

Amaitzeko, saioaren balorazioa egiteko diana eskainiko da. Haur bakoitzari koloretako gometxa banatuko zaio eta 0tik 10era markatuta dagoen dianan haien balorazioa kokatu beharko dute gometxa itsatsiz.