Tolosako Haurren Hiria

Haurren aisialdia Tolosan

2023-2024 ikasturtea

10. urteurrena!

2023-2024 ikasturtean "Tolosako Haurren Hiria" proiektuaren 10. ekitaldia ospatzen ari gara, goazen!

2023-2024 ikasturteko gaia

Haurrek aisialdirako dituzten aukerak aztertuko ditugu, udalerriko diagnostikoa eginez. Jarraian, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat hobekuntza proposamenak sortuko ditugu. Horretarako, adituekin elkarlanean arituko gara.

Lehen saioan aisialdi aukerak gaiaren arabera aztertuko ditugu...

Sormena

Kirola

Natura

...eta bigarren saioan aisialdi aukerak garaiaren arabera aztertuko ditugu. Horrela, aisialdirako ditugun aukerak aztertuko ditugu astean zehar, asteburuetan, eta opor garai ezberdinetan.

Hirugarren eta laugarren saioetan haurrek proposatzen dituzten hobekuntzak garatuko ditugu, udal ordezkariei aurkeztu aurretik!

2023-2024 ikasturteko egutegia

THH egutegia 2023-2024

Ikasturtean zehar 4 saio burutuko ditugu haur ordezkariekin, ostiraletan eta eskola ordutan, 9:00tatik 12:30tara. 

Gainera, familiei zuzendutako 2 bilera ospatuko dira, ikasturtearen hasieran eta amaieran, proiektuaren inguruko informazioa eskaintzeko. 

Azkenik, ikasturtean zehar landutakoa udal ordezkariei aurkeztuko zaie Mintza Txokoa deritzon ekitaldian. Bertan, haurrak eta udal ordezkariak Tolosako udaletxean elkartuko dira eta haurren aisialdia hobetzeko aukerak aztertuko dituzte elkarlanean.