Ongi etorri Psikoemaro Zentrora!
Denoi gertatu izan zaigu noizbait, egunerokotasuneko erritmoa dela eta, ez daukagula denborarik gelditu eta arreta jartzeko bai gure inguruan eta bai gure barnean gertatzen ari zaigunari. Egoera hau errepikakorra denean, modu desberdinetan nabari dezakegu (emozionalki, konduktualki edota fisikoki ere), gure ongizatea kaltetzen eta gure egunerokotasuneko ekintzak aurrera eramatea galarazten.
Psikoemaro Zentroan egunean gertatzen zaizkigun egoera sintomatologikoei erantzuna emateko laguntza pertsonalizatua eskaintzen dizuegu, arreta espezializatu eta egonkor batekin; gertapenen kontzientzia hartzea, autoezagutza eta tresna berrien ikasketa sakonaren bidez.
Badakigu pausu hau emateak urduritasuna edota zalantzak sorrarazi ditzakeela, horregatik, elkar ezagutzera animatzen zaitugu.