No_Sin_Mujeres testuinguru akademikoaren plataformatik inspirazioa hartuta, #NoSinFotografas kanpaina sustatzeko sortzen dugu orri hau, sarritan botere egituraren isla diren eztabaida eta ezagutza-espazioetan emakume kopurua handitzeko asmoz.
Zerrenda honen barruan gaudenok, lehen urrats bezala, bi txostengile baino gehiagoko inolako argazki-ekitaldietan (eztabaida, mahai-inguru, epaimahai eta gonbidatu edo antolatzaile gisa parte hartzen dugun argazkilaritzarekin zerikusia daukan beste edozein ekitaldi), gutxienez emakume bat aditu gisa ez egonez gero, txostengile bezala parte ez hartzeko konpromiso publikoa hartzen dugu. Halaber, emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 LEGE ORGANIKOA-k gomendatzen duen bezala, gutxienez, %40 emakumeak izatera premiatzen dugu.
Ekimen honen izaera sinbolikoaz kontzienteak gara, kasu bakoitzak bere baldintzatzaile bereziak izango dituela eta sektorean klase, genero eta arraza-ardatzei buruzko beste arazo batzuk ere badirela.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekiko konpromisoan MAV (Mujeres en las Artes Visuales) bezalako beste erakunde batzuen lana ere aintzatetsi nahi dugu
Zure izena zerrendan gehitu nahi izanez gero, inprimaki hau bete eta lehenbailehen sartuko zaitugu. Posta-elektronikoa dugu ere: nosinfotografas@gmail.com
Twitter - Facebook - Instagram