2022an froga pilotua egin ondoren, 2022-2023 ikasturtea izan zen Herriko ikastetxeekin egin genuen lehen ikasturtea.
2023an haurrekin eraikitako lehen ontziaren botadura ospatu genuen.
2023an "Mutiozabal Festa" antolatu genuen.
2023-2024 ikasturtean EAEko ikastetxe guztiei zabaldu genizkien ateak
2024-2025 ikasturtean, haurrek gauzatutako lanak areagotu ditugu. Ontzia istinkatu eta margotze lanak ere ikasleek gauzatu dituzte.
Mutiozabal bisitatuko ikasleekin eraikitako lehen ontziaren botadura ekitaldia ospatu genuen 2023ko udaberrian.
Orioko Herri Ikastola, Zaragueta Herri Eskola eta Aginagako Eskolako eraikuntzan parte hartu duten bina ikaslen, "ala" ontzian arraun egiteko aukera izan zuten uretaratu orduko.
2023an Orioko Itsas Ondarea ezagutzera eraman eta balioan jartzeko helburarekin, "Mutiozabal Festa" antolatu genuen Orioko Udala eta Albaola Itsas Kultur Faktoriarekin elkarlanean.
Orioko ontziolari izen ematen dion ontzigile leinuak utzi zigun ondarea herritarrei erakutsi eta omenaldia egiteko aukera bat.
2024an ospatutako Pasaia Itsas Festibalaren III. edizioaren aurre festibalean Mutiozabal Txoren Ontziolan hitzaldia izan genuen.
Honez gain, jaialdiaren ospakizun ekitaldian ematen den ontzien lehen sarrera hori, Oriotik arraunean abitatuz hasi genuen.
2024an ospatutako Pasaia Itsas Festibalaren III. edizioaren aurre festibalean Mutiozabal Txoren Ontziolan hitzaldia izan genuen.
Honez gain, jaialdiaren ospakizun ekitaldian ematen den ontzien lehen sarrera hori, Oriotik arraunean abitatuz hasi genuen.
Mutiozabal ontziola bisitatu nahi duen taldearen beharretara egokitzen gara. Aurrez erreserba eginda, egokien datorkizuen ekintza eta luzapeneko bisita antolatu dezakegu.
Orioko itsas ondarearekin lotura duzu? Mutiozabalen egiten diren jardueren berri izan nahi duzu? Mutiozabaleko ekintzetan parte hartzea gustatuko litzaizuke?
Jarri zaitez gurekin kontaktuan.