Aginagako Lastaola baserrian dute jatorria. Handik sortutako hiru belaunalditako mutiozabaldarrek osatzen dute 131 urteko historia.
Jose Matias eta Miguel Ignacio Mutiozabal Aldako anaiek
Bere seme: Jose Manuel Mutiozabal Atxegak.
Bere seme: Miguel Antonio Mutiozabal Arrillagak.
Bere seme: Paulino Mutiozabal.
Mutiozabal ontziolaren sortzaile, Gipuzkoako ontzigintzan erreferentea izan zen. Orio ibaian 1876 eta 1929 artean egindako ontzien %57,39a berak eginak izan ziren. Aitzindaria izan zen teknologia berriak erabiltzen. Aurrerakoia eta buruargia. ontzigintzaz gain, kontserba lanetan ere jardun zen (Orioko lantegiko antxoak Herbereetara eta Italiara bidaltzen zituen), luxuzko altzarien lantegia ireki zuen Zarautzen, Irisasi mendia ustiatzeko plana idatzi zuen.