Hezkuntza proiektu berritzaile hau, ikasleek modu ludiko eta dibertigarrian historia ezagutu eta barneratzeko modua da. Ontzigintza beraien esku eta azalean sentitzeko, egun batez ontzigile izatea proposatzen diegu ikasleei.
Zer gertatzen da ikasleak Txoren Ontziolara sartzean?
Pantaila eta teknologiarik gabeko espazioa da gurea. Lan egiteko modu ezberdin bat aurkezten dugu. Artisautzak eskatzen dituen denbora eta lasaitasuna dira gure abiapuntua, eta material naturalekin lan egiteak behar duen errespetu eta sentsibilitatea dira ardatz.
Zer da Txoren Txokoa?
Orion "Gureak" moduan ezagutzen den eraikinean ikasgela bat dugu. Bertan, talde bisitaren zati teorikoa eta eskulan tailerrak egiteko aukera eskaintzen dugu.
Mutiozabal Txoren Ontziola hezkuntza proiektu berritzailea da, espazioak duen magiaren laguntzaz, historian bidaiatu eta iragana ezagutzeko modua.
Espazioaren ezaugarriak direla eta, ikasle talde txikiekin egiten dugu lan. Gehienez 30 ikasleko taldeak hartatzen ditugu saio bakoitzeko. Hauek bitan zatitu eta batetik saio teoriko bat egiten dugu material didaktikoa erabiliz eta bestetik Mutiozabal ontziolan saio praktiko baten bidez, egun batez itsas ontzigile izateko aukera eskeintzen diogu ikasleei.
Informazio gehiago eskuratzeko edo talde bisita erreserbatzeko idatzi mutiozabal[a bildua]albaola.org helbide elektronikora.
Mutiozabal ontziola bisitatu nahi duen taldearen beharretara egokitzen gara. Aurrez erreserba eginda, egokien datorkizuen ekintza eta luzapeneko bisita antolatu dezakegu.
Orioko itsas ondarearekin lotura duzu? Mutiozabalen egiten diren jardueren berri izan nahi duzu? Mutiozabaleko ekintzetan parte hartzea gustatuko litzaizuke?
Jarri zaitez gurekin kontaktuan.