XIX. mendeko ontziola
Mutiozabaldarrak 1798tik lanean ziarduten ontzigile leinu bat ziren. Beraien hastapenak Aginan, Uriberri ontziolan, egin zituzten, ondoren Aiako Arratolan eta azkenik, Mutiozabalen. Mutiozabal ontziola balio historikoa duen berreskuratutako ondare espazio bat da, Orioren itsas historia landu eta zabaldu asmoz ireki dena.
ZERTAN GABILTZA?
Mutiozabal Txoren Ontziolan, hezkuntza proiektu berritzailea da. Haurrei zuzendua dagoen ontziola bakarra da. Egun batez ontzigile izatearen esperientzia bizitzeko aukera paregabea eskaintzen dugu Orion.
HAURRAK ALAGINTZAN
Mutiozabaleko hezkuntza proiektuaren helburua ikasleekin itsas ondarea landu eta ontzigintzarekiko sentsibilitatea garatzea da. Oria ibaian tradizionala izan den ala ontziarekin lan egiten dugu honetarako. Gure ibaian historia handiko ontzia, sakonera txikiko ontzi zabala, garraiorako eta ibaian arrantza egiteko erabilia izan da gehienbat. Ezaugarri eta sinpletasuna medio, apustu hau aurrera eramateko hautatu genuen ontzia izan zen ala. Mutiozabal Txoren Ontziola bisitatzen duen ikasle oro, ontzigile txiki bat izatea ahalbideratuko digun ontzia hain zuzen.
Iraupena: 2h
Tarifa: 12€/ikasleko
Mutiozabal Ontziola, Orioko plazaren ibaiaren beste aldean dago. Ontziolako ate nagusiak herriaren ikuspegi ezin hobea du.
"Txoren txokoa" izeneko bigarren espazio bat ere badugu, hain zuzen, ontziolatik oso gertu dagoen "Gureak" moduan ezaguna den eraikinean. Bertan diskurtso historikoa eta arlo teorikoa lantzeaz gain, erakusketa txiki bat dugu eta eskulan tailer osagarriak gauzatzen dira.
Jar zaitezn gurekin kontaktuan. Idatzi mutiozabal@albaola.org helbide elektronikora.