Haur Hezkuntzako graduan zehar modulo disziplinarteko lana ezberdinak gauzatu ditugu. Kasu honetan Dramatizazioaren bidezko adierazpena eta komunikazioaren minorrean, K6 Modulu disziplinarteko lanerako proiektu pedagogiko bat diseinatu eta aurrera eraman behar izan dugu.
Diseinatu dugun proiektua Haur Hezkuntzako lehen zikloari zuzenduta dago, hain zuzen ere 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Gaiari dagokionez, urtaroak hartu dira erreferentzitzat, dramatizazioaren bidez haurrek urtean zehar gertatzen dena ikustea eta urtaro batetik besterako aldea ikustea helburu hartuta.
Sorkuntza-prozesua batere erraza izan ez den arren, irakasleen laguntzarekin eta eskolaz kanpo ordu asko horretan ematen dugun ahaleginarekin, antzezlan bat sortu ahal izan dugu, non originaltasunak, entretenimenduak, sormenak eta esperimentazioak pisu handia duten.
Horrekin guztiarekin, jarraian, proiektu berezi eta, aldi berean, zail honen prozesua eta azken emaitza utziko dizkizuegu. Halaber, gure lan idatzia ere ikusteko aukera izango duzue.