Teatro Paraíso - Kubik

Kubik-en dena aldatzen da, dena eraldatzen da. Mundu batek beste mundu bati bidea ematen dio.

- Teatro Paraíso, 2017

Teatro Paraíso (2017). Teatro Paraíso Antzerkia. https://teatroparaiso.com/es/compania/espectaculos-en-gira/kubik/

Irakasleek, asteak eman zituzten Teatro Paraísoari buruz hitz egiten. Guztiok gure ezjakintasunean urperatuta geunden ezezaguna zen terminoa zelako. Horrek ere gugan interesa piztu zuen eta irrikatan geunden Kubik deituriko obra ikustera joateko. Hara joan eta neska bat gure bila jo zuen konfiantza askorekin. Nor zen neska hori? Zergatik batzuentzako ezaguna zen eta besteontzako ez?

Ateak zeharkatu eta artea horma guztietatik ikusten genuen. Izan ere, eserlekuak artelanez inguratuta zeuden, eta horiek zoriontasuna, grina eta kolorea transmititzen zuten. Askotan ez da behar obren egileak ezagutu obra ona edo txarra den jakiteko. Hau da, kuadro horiek ezezagunak ziren gizarterako, edo behintzat guretzako eta nahiz eta horrela izan, guztiok arreta eta interes handiarekin behatu genituen. Egia esan errealitatea erakusten zuten obrak ziren eta ibiltzen gindoan heinean geroz eta liluragarriak irudi zitzaizkigun. Bat-batean, obra baten aurrean geldirik geratu zen Andreak benetan bere burua obrak irudikatzen ari zelako, hau da, etorkizunean bere burua egoera hori bizitzen ikusten zuen non haurrek pianoa inguratzen zuten bere musika eta artea erakutsiz. Baina bertan ez zen bide zoragarri hau bukatu.

Ondoren, psikomotrizitate gelan aurki daitekeen dorrea zegoen areto batera joan ginen. Baina dorre hori ezberdina zen kolorerik ez zeukalako. Gainera, dorrearen ingurunea erabat beltza zen aldiz dorrea erabat zuria. Ze polita zen koloreen aldeen jolas hori. Askotan irakasleen kolorez beteriko espazioak eskaintzen diegu haurrei eta bakarrik zuria eta beltzekin jolasten dugunean, haurren interesa piztu dezakegu. Gainera koloreak ere eragina dute gure arretan, hau da, kolore asko egon ezkero, oso zaila izan daiteke zerbaiten arreta jartzea, aldiz kontrako koloreekin jolasten dugunean, kolore argian edo ilunean bakarrik arreta jartzen dugu. Momentu horretan koloreen garrantziaz konturatu ginen, ez bakarrik artelanetan, baizik eta baita ikasgela baten diseinuan ere. Eta horri buruz esan dezakegu, irakasle garen aldetik, gure artelana eta gure eguneroko instalazioa gure ikasgelan egiten dugun diseinua izango dela.

Kubik obrarekin jarraituz, egia da hasieran obra sinplea dirudi, forma geometrikoekin, proiektugailuekin eta musikarekin gauzatzen delako artelana. Baina sinpletasun horren atzean konplexutasun izugarria dago. Adibidez, gorputzaren nahiz aurpegiaren mugimendua ezinbesteko elementuak dira obra ondo egiteko eta erakargarria izateko. Gainera, haurrek hitzak baino, gorputzaren nahiz aurpegiaren hizkuntzarekin adierazten dute emozioak edota hitzez esan ezin duten hori. Horrez gain, haurrek beste kodigo batzuk jaso edo sentitzen dituzte (García, 2022). Honen ildotik, emozioen bidez haurrek eskerrak ere ematen dituzte, hau da, askotan hitzez ez dute adierazten gustatu zaien hori, baizik eta besarkada bat emanez, eta emozioa adieraziz bere eskerrak ematen dituzte. Ez bakarrik besarkada baten bidez adierazi ditzakete emozioak, haurren begiradan arreta jartzea ere oso garrantzitsua da gauza ugari adierazten eta transmititzen dituztelako. Honen ondorioz esan daiteke haurren begiradatik asko ikas daitekeela (García, 2022).

Laburbilduz, Kubik artelana polita iruditu zaitzaigun haurrentzat nahiz helduentzat bideratuta dagoelako. Helduek ere horretaz gozatu dezakete obra on bat delako. Gainera, jaso ditugun ikaskuntza benetan aberasgarria izan da gure orain nahiz etorkizuneko lanposturako. Eta aurreko guztiaren ondorioz, konturatu gara zer garrantzitsua den dramatizazioa irakasle nahiz haurrentzako. Hau da, askotan modu tradizionalean kontzeptuak irakatsi beharrean, antzezpen batean eta modu erakargarrian aztarna utzi dezakegu. Honekin batera, dramatizazioa ez da bakarrik momentu puntual batean erabiltzeko zerbait baizik eta gure egunerokotasunean erabil dezakegun zerbait da.

*Bertan agertzen diren erreferentzia guztiak kubik antzezlanetik berreskuratutako aipuak dira non Rosa A. García aipu guztien autorea den.