- Eneko Etxebarrieta, 2013
Lartzanguren, E. (2013, urriak 17). «Mundua oso zabala dela eta denetatik dagoela erakutsi nahi diegu haurrei». Igogailua. Igogailua: «Mundua oso zabala dela eta denetatik dagoela erakutsi nahi diegu haurrei»
Hasiera batean zaila egin zaigu ulertzea zein zen abenturazale baten harremana hezkuntza munduarekin. Orduan, Eneko Etxebarrieta hitz egiten hasi denean, denok unkituta geratu gara bere istorioarekin. Batez ere, Nola berak egun batean bere bizikleta “Faustina” hartzen duen eta familiari esaten dion bere etxetik badoala mundua ezagutzera. Istorioarekin jarraitzen zuen bitartez, gure ahoa gero eta handiagoa bihurtzen zen. Oraingo honetan, deitu zuenean etxera, oraindik ez zela bueltatuko etxera esanez eta hartuko zuela “Faustina” eta Asiaraino joango zela.
Bizitako istorioa entzuten genuen bitartean hainbat gauza pentsa genituen. Idei hauen artean, bidaian zehar sentitu ahal izan dituen beldur eta zalantza guztiak zeintzuk izango ziren, nola ematen duen pausoa etxetik ateratzeko eta abentura batean sartzeko, nola irabazten zuen dirua bertan elikatzeko eta bizirik irauteko, edo bere istorioa bizitzeko gai izango bagina.
Behin pentsamendu eta hipotesiak bastertu eta gero, antzezlanean pentsatzen hasi ginen, ikasle eta irakasle bezala, istorio hau nola eraman gure errealitatera, edo nola lotu istorioa hezkuntzarekin. Hortik abiatuta, “brainstorming” egin genuen eta ideiak ateratzen joan ziren, batzuk hipotesi batean gelditu ziren, baina beste batzuk errealitatera eramateko egokiak ikusi genuen. Jakina da, istorioen bitartez ikasleen arreta bereganatzen dela eta kontzeptu eta sentsazio asko transmititu ahal dira hauen bitartez. Are gehiago, istorio horiek ikusi ahal badituzte, soinuak entzun, pertsonak istorio hauek antzezten, ikasleak murgiltzen dira istorio hauetan.
Bizitzan zehar hainbat istorio asmatu dira, baina egia da bizipen erreal batean oinarritutako istorioak gehiago unkitzen gaituela. Hau da, benetako istorioak kontatzen ditugunean entzuleari gure gorputz-komunikazioarekin gehiago transmititzen diogu. Guri gertatutako bizipen bat delako eta kontatzean, keinu, seinal, ahotsa, … aldatzen da.
Azkenik, Eneko Etxebarrietaren antzerkia ikasleentzat guztiz aproposa eta baliagarria da. Kontatzerakoan hainbat emozio transmititzen direlako eta hainbat ekintza sortu ahal direlako.