YOGA TERAPEUTIKOA





Yogaren mundu zabal eta anitza arakatuz, on egiten digun guztiarekin konektatuko gara. Pertsona guztiok gure izatearen erdigunean dugun potentziala berrikusiko dugu. Adimen emozionaleko tresna asko ezagutuko ditugu, eta intuizioaren bidez gidatuko gara gure sankalpa propioa, gure helburua, lantzeko.

Sonoterapiak paper garrantzitsua izango du saioetan, gure gorputzari arreta eta kontu pixka batekin harmonian durundi egin dezakeela gogoraraziz.

Bideratzailea: Ion Luque.