Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea izan da gure aztergaia. Sarrera gisa, bideo hauek ikustea proposatzen dugu: batetik, Garapen Jasangarriko Helburuak aurkezten dituen bideoa eta, bestetik, 7. Garapen Iraunkorreko Helburua den energiaren inguruko bideoa.
2015eko irailean, 193 herrialdek 2030 Agenda deritzona onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean. Agenda horrek Garapen Jasangarriko 17 Helburu ditu (GJH), eta mundu osoan aplikatu beharreko 169 xede. Xede horiek, 2016tik, herrialde guztiek egiten dituzten ahaleginak zuzentzen dituzte, 2030ean mundu jasangarri bat lortzeko eta mundu osoan eragina duten ingurumen, gizarte eta ekonomia arazo larriei aurre egiteko.
Helburuak aurkezten dituen bideoa
7. GJHaren sarrera egiten duen bideoa