Hasierako Udal Foroan hautatutako ekintzei erantzun bat emateko, Irungo ikastetxeek zeregin batzuk martxan jarriko dituzte. Dokumentu honetan ikastetxeek martxan ipiniko dituzten zereginak azaltzen dira.
Alde batetik, ekintza amankomunak daude zerrendatuta; eta bestetik, ikastetxe batek edo ikastetxe batzuen artean egin beharreko zereginak daude.
Behin ekintza plana martxan jarritakoan, eskolen arteko foroan elkartu ginen ikastetxe guztiok. Saio honetan amaierako udal foroa prestatu genuen, eta baita ikastetxeetan egindako ekintzak partekatu ere.
Gidoia lantzeko fitxa
Jarraian, ikastetxe bakoitzak egindako ekintzak ageri dira. Egin klik nahi duzun ikastetxearen gainean eta ikusi zenbat lan egin duten!
Amaierako Udal Foroa
Ikasturteari amaiera emateko, amaierako udal foroa ospatu zen Irungo udaletxean. Bertan, ikasleek ikasturtean zehar egindako ekintzak aurkeztu zituzten eta udalak ere aukera izan zuen egindako esku-hartzeak azaltzeko.