Bertako produktuen onurei buruz zekitenaren diagnostikoa egin zuten google galdetegiaren bidez. Gainera, bertako produktuak saltzen dituzten komertzioen inguruko informazio bilketa ere egin zuten ikasleek. Ondoren, jasotako informazioarekin, infografia eta triptikoak sortu eta zabaldu zituzten auzoan zehar. Azkenik, bideo txiki bat sortu zuten, bertako merkatua simulatuz. Jarraian, egindako lana zabalago azaltzen duen aurkezpena duzue ikusgai.
INFOGRAFIAK