Lehenengo zikloko ikasleak auzoko komertzioetara joan ziren bertako produktuak saltzen dituzten jakiteko. Datu horiekin mapa bat sortu zuten ikasleek. Bertako produktuak saltzen dituzten komertzioak agertzen dira. Gainera denda bakoitzeko informazioa agertzen da.
Laugarren mailako ikasleak bigarren eskuko azoka bat antolatu zuten. Bertan eskolako liburuak saldu zituzten: komikiak, albisteak, ipuinak… gehiengoak euskaraz zeuden idatzita. Maiatzaren 25ean 2. eskuko azoka antolatu zuten, oraingoan, 3. mailakoek