Eskolako Agenda 2030aren informazioa aurkitzeko gunea: ikasturtean zehar emandako pausuak, udalerriaren inguruko informazioa, buletin digitalak, etabar.
Irungo udalak herritar, denda eta enpresei zuzendutako aholkularitza energetiko zerbitzua eskaintzen du, kudeaketa energetikoaren inguruan sortu daitezkeen galderei era pertsonalizatuan erantzuna emateko helburuarekin.
Telefonoz deitu 010 zenbakira eta zure hitzordua lotu. Irunetik kanpo deituz gero, 943505152.
Arreta emailez jaso nahi izanez gero, energia@irun.org helbidera idatzi dezakezu.
2015eko irailean, 193 herrialdek 2030 Agenda deritzona onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean. Agenda horrek Garapen Jasangarriko 17 Helburu ditu (GJH), eta mundu osoan aplikatu beharreko 169 xede.
Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea izan da gure aztergaia. Atal honetan familiei zuzendutako baliabideak daude, energiaren kontsumo arduratsua egiteko aholkuak emanez eta argitalpenak, hitzaldiak, etabar partekatuz.