Euskararen Historiaren
Nazioarteko Lehen Biltzarra (ICHB1)
Testuak eta aldaerak aztergai
Testuak eta aldaerak aztergai
Gasteizen, 2025eko azaroaren 25etik 27ra
Monumenta Linguae Vasconum ikertaldeak antolatua
Euskararen Historiaren Nazioarteko Lehen Biltzarra (ICHB1)
Mende honen lehen laurdena emankorra izan da euskararen historiaren ikerketan, eta hainbat aurrerapen izan da hala testuen edizioan nola dialektologia historikoan eta hizkuntzaren berreraiketan. Euskara aztergai duen hizkuntzalaritza historikoa ikuspegi teoriko berrietan barnatu da, eta, aldi berean, testu aurkitu berriek ere gure ezagutzan sakontzea ahalbidetu dute. Bi alderdi horiek euskararen historiaren ulermenean aurrerapauso handiak ekarri dituzte.
Epe luzerako tradizio bat ezartzeko gogoz, biltzar honek arlo horietako azken ekarpenak bildu nahi ditu. Lehen edizioak bereziki azpimarratuko ditu dialektologia historikoa eta testuen ikerketa, baina lotutako beste arlo batzuetako ikerketak ere ongietorriak izango dira. Helburu horrekin, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak hiru eguneko nazioarteko biltzarra antolatu du, euskararen historian lan egiten duten edo interesa duten ikertzaileentzako topagunea izan gogo duena.