Euskararen Historiaren
Nazioarteko Lehen Biltzarra (ICHB1)
Testuak eta aldaerak aztergai
Testuak eta aldaerak aztergai
Gasteizen, 2025eko azaroaren 25etik 27ra
Monumenta Linguae Vasconum ikertaldeak antolatua
Esker oneko adierazpena
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari, emandako babes instituzionalagatik. Halaber, gure esker ona adierazi nahi diegu Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailari eta Vital Fundazioari, emandako laguntza ekonomiko eskuzabalagatik.
Bereziak dira gure eskerrak Gidor Bilbaorentzat, Arabako Foru Aldundiarekin harremanak errazteagatik; Iván Igartuari ere gure esker ona adierazi nahi diogu, Vital Fundazioaren babesa eskuratzen laguntzeagatik; eta Dorota Krajewskaren laguntza ere eskertzen dugu, iragarkietarako kartelak eta hitzaldi-laburpenen liburuxka prestatzen emandako laguntzagatik. Era berean, bihotzez eskertu nahi dugu Pepe Sainz Varela, Arabako Artxiboko buruari, Rejari buruzko liburuxkak hain adeitsuki eskaintzeagatik.