Euskararen Historiaren
Nazioarteko Lehen Biltzarra (ICHB1)
Testuak eta aldaerak aztergai
Testuak eta aldaerak aztergai
Gasteizen, 2025eko azaroaren 25etik 27ra
Monumenta Linguae Vasconum ikertaldeak antolatua
Gastehiz 1025-2025
Webgune honetako atzealdean ageri den Erdi Aroko testuak berebiziko garrantzia du euskararen historiarako. “La Reja de San Millán”, euskaraz “Donemiliagako Goldea” izenez ezaguna, 1025. urtean Arabako gune populatuek San Millango monasterioari ordaintzen zituzten zergak jasotzen ditu. Becerro Galicano de San Millán izenez ezagutzen den kodexean gorde da, eta, Mitxelenaren hitzetan, ez dago Erdi Aroko beste testurik hain itxura arkaikoko izenak erakusten dituenik. Horren adibide aipagarria da Gastehiz izena, biltzarra egingo den hiriaren euskal izenaren lehen aipamen ezaguna (gorriz azpimarratua).
Euskararen historiari buruzko biltzar batean, ezinbestekoa da testu honi gutxieneko aipamen bat egitea, are gehiago aurten haren milurtekoa betetzen dela aintzat harturik. Lerro hauek urteurren ezin utzizko horren gogoragarri izan nahi dute.
Dokumentu honen azken edizioa esteka honetan dago eskuragarri: