Euskararen Historiaren
Nazioarteko Lehen Biltzarra (ICHB1)
Testuak eta aldaerak aztergai
Testuak eta aldaerak aztergai
Gasteizen, 2025eko azaroaren 25etik 27ra
Monumenta Linguae Vasconum ikertaldeak antolatua
Artikulu-proposamenak bidaltzeko deialdia
Monumenta Linguae Vasconum (MLV) ikerketa taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak atsegin handiz iragartzen dute Euskararen Historiaren Nazioarteko Lehen Biltzarra (ICHB1, ingelesezko laburduran), Gasteizen 2025eko azaroaren 25etik 27ra izatekoa.
2025eko biltzarraren gaia "Testuak eta aldaerak aztergai" izango da. Euskararen dialektologia historikoaren eta euskal testuen azterketaren gaineko lanak ere ongietorriak izango dira. Biltzar honen interesekoak izango dira, bereziki, gai hauek:
Testu-kritika
Bibliografia materiala
Euskal autore zaharren testuinguru sozio-historikoa
Testuen azterketa linguistikoa
Dialektologia historikoa
Iraganeko ukipen-fenomenoak
Soziolinguistika historikoa
Erdi Aroko euskara: iturri dokumentalak
Euskararen testu-corpusa: aurkikuntza eta ikuspegi berriak
Lexikologia eta Lexikografia
Mesedez, bidali laburpenak helbide honetara: mlv.conference@gmail.com. Mezuaren gorputzean adierazi egilearen edo egileen izen-abizenak, afiliazioa(k) eta helbide elektronikoa(k). Adierazi, orobat, poster-aurkezpenerako aukerari dagoen, edo nahiago den.
Aurkezpenak 20 minutukoak izango dira, 10 minutuko eztabaidarekin. Poster-saio bat ere izango da: saio honen baitan poster bakoitzeko ahozko aurkezpen laburrak izango dira.
Bidalketarako epea:
2025eko maiatzaren 16a
[Luzapena: 2025eko maiatzaren 31]
Onarpen jakinarazpena:
2025eko ekainaren 30a
Biltzarraren hizkuntzak:
Aurkezpenak euskaraz, ingelesez edo edozein hizkuntza erromantzetan egin ahal izango dira.