OSTEGUNA (puxikak/erronkak)

Saio honen helburu nagusia puxikak erabilita jolasak eta erronkak egitea izango da, horretarako puxika batzuk baino ez idtuzu beharko. Hasieran, beroketa bezala pare bat bideo dituzue, eta amaieran erlaxatzeko yoga pixka bat egitea proposatzen dizuegu. Gozatu!!

Gorputzaren beheko atalen eta gerri aldeko beroketa ariketak

Materiala: ez da behar

Gorputzaren goiko atalen beroketa ariketak

Materiala: ez da behar

Beroketa orokorra

Materiala: ez da behar

Entrenamendu funtzionala 1

Materiala: ez da behar

Entrenamendu funtzionala 2

Materiala: ez da behar

PUXIKA JOLASAK ETA ERRONKAK

Ondoren puxikekin egin ditzakezuen ariketa eta erronka batzuk proposatzen dizkizuegu. Jolas eta erronka hauetako batzuk egiteko nahikoa izango duzu puxika bat eta gela bat; beste batzuk egiteko etxea alde batetik bestera zeharkatu beharko duzu. Hala ere, zuen aukeren arabera moldatu ditzakezue. Ah, eta zuen irudimena ere erabili zuen buruari erronka berriak eta desberdinak proposatzeko!!!

Hasteko, hemen dituzue proposamen batzuk bakarka edo etxekoekin jolasteko.

ERRONKAK

  1. Erronka: puxika puztu eta korapiloa egin.

  2. Puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.

  3. Puxika bakarrik eskuekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.

  4. Puxika oinekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.

  5. Puxika buruarekin joz ea ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.

  6. Gorputz atal desberdinekin joz, puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.

  7. Puxika hanka artean duzula, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.

  8. Puxika eskuekin joz, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.

  9. Puxika oinekin joz, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.

  10. Puxika buruarekin joz, ea gai zaren etxeko pasilloa alde batetik bestera zeharkatzeko.

  11. Puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat aldiz lurrean eseri eta zutitzeko gai zaren.

  12. Lurrean eserita zaudela ea zenbat ikutu egiten dituzun puxikak lurra ukitu gabe.

  13. Lurrean eserita puxika bakarrik eskuekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.

  14. Lurrean eserita puxika bakarrik oinekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.

  15. Lurrean eserita puxika gorputz atal desberdinekin joz, puxikak lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.

  16. Ondorengo sekuentziak jarraituz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren:

  • Eskuineko eskua, ezkerreko eskua (errepikatu)

  • Eskuineko oina, ezkerreko oina (errepikatu)

  • Ukitu bat eskuarekin, beste bat hankarekin (errepikatu)

  • Ukitu bat buruarekin, ukitu bat hankarekin, ukitu bat eskuarekin (errepikatu)

  • Ezkerreko eskua, ezkerreko hanka, eskuineko eskua, eskuineko hanka (errepikatu)

Haurrentzako yoga

Amaitzeko haurrentzako den yoga bideotxo bat proposatzen dizuegu, ondo etorriko zaizue eta hainbeste tentsioren ostean...