BESTE IDEIA BATZUK

Asteko egun bakoitzerako egindako proposamenez gain, hemen dituzue beste hainbat aukera.

KIROLAK ETXEAN

  • ESKUPILOTA

VIDEO-2020-03-23-17-43-57.mp4
VIDEO-2020-03-23-17-43-57-2.mp4
  • HOCKEY MOLDATUA

IMG_3399.MOV
  • YOGA SAIOA

  • BOXEO-ZAKUA

Vídeo.MOV
  • HERRI KIROLAK

Herri kirolak etxean.mp4

PING

PONG

PING PONGA ETXEAN.docx

ANTZARA JOLASA

ANTZARA JOLASA EUSKARAZ.pdf

ANTZARA JOLASA JOLASTEKO PREST

ANTZARA JOLASA LANDABERRI ELEBITAN.pdf

ANTZARA JOLASA SORTU

GH PIKTO ANTZARRA ALTZAGA.pdf.pdf

ANTZARA JOLASA PIKTOGRAMEKIN

BESTE JOLAS BATZUK

Arraina eta igela:

Istorioa: duela 2000 urte Japonian Fujiyama mendi inguruan arrantzale bat bizi zen, hark bizirauteko arrainak arrantzatzen zituen, ez igelak.

Azalpena: eskuko hatz erakusleak (lodiaren ondokoa) arrainarena egiten du, hau alde batetik bestera mugitzen da (ezetz esatean bezala), aurkaria arraina harrapatzera doanean aldatu egin behar da, hau da, igela jarri (hatz lodia).

Piko-Pako:

Koordinazioa lantzeko ariketa xinple bat da. Bi eskuak, moko forman (haz guztiak lodira eramanez), elkarrekin talka egiten dute (piko). Ondoren, esku bat irekitzen da, baina bestea ez, eta elkar jotzen dira berriz (pako). Jarraian berriz piko eta pako beste eskua irekiz. Horrela behin eta berriro. Ariketa hau banaka, binaka zein taldetan egin daiteke.

Lucky Luke:

Jolas hau binaka egitekoa da, bata bestearen parean jarrita. Jolasa hasteko izterretan eskuekin bi kolpetxo eman eta eskuak burura eraman (pistolako balak kargatzeko) behar dira. Behin kargatu dela berriz izterretan eman eta babestu (besoak bularrean gurutzatuz), tiro egin (eskuarekin imintzioa edo keinua eginez) edo berriz kargatu dezakegu pistola (eskuak burura eramanez).

Tiro egin ahal izateko, balak izan behar ditugu, beraz gogoratu zenbat bala dituzun kontatzeaz. Tiro egin eta aurkaria babestuta ez badago (besoak bularrean gurutzatuz), puntu bat irabaziko dugu. Bost bala kargatuz gero, tiro egitean “bonba” esan eta irabazi egiten da.

Jolas honetan puntutara (ez dakit zenbat puntu dituenak irabazten du) edo denboraren arabera (ez dakit zenbat denbora pasatzean puntu gehien dituenak irabazten du) jolas daiteke.

Txalo jolasa:

Betiko jolasa da, eskuen koordinazioa lantzen da. Binaka edo taldean jolas gaitezke. Normalean kanta bat erabiliz eskuekin txalo egiten da, albokoekin esku bat goitik eta bestea behetik, albotik, txalo normala… jokatzeko modu asko badaude ere, gehienetan huts egiten duena eliminatzen da (edo jolasteko jende gutxi badago, puntu bat irabazten du huts egiten ez duenak).

Eskuak jo:

Jolas hau binaka egiten da, bata bestearen aurka. Batek esku ahurrak (eskuen barruko aldea) gora begira ditu eta besteak haren gainean eskuak behera begira. Eskuak gora begira dituenak besteari eskuetan jotzen saiatu behar du, besteak eskuak kendu behar ditu ez emateko.

Pultso txinatarra:

Jolas hau binaka egiten da, bata bestearen aurka. Betiko jolasa da. Bi partaideek eskua heltzen diote elkarri (biak eskuina edo biak ezkerra) behatzetatik, hatz lodia libre utziz . Honela, batak bestearen hatz lodia harrapatzen saiatu behar du, bere hatz lodiarekin.

Ezpataria:

Jolas hau binaka egiten da, bata bestearen aurka. Jokalariek beso bat atzean dute eta beste bat aurrean (ezpata moduan). Helburua besteen sorbalda ukitzea da (atzean duten besoaren aldekoa).


Harri-orri-ar

Sokasaltoa

Rubik jolasa

Errepikapen jolasa



LANKIDETZA JOLASAK

Lankidetza jolasak.pdf

MAHAI JOLAS BERRIAK IKASI


KIROL PELIKULAK, DOKUMENTALAK... IKUSI

Txikienentzat (6 eta 10 urte bitartekoak)

CARS: auto lasterketak gustuko badituzu, hau da zure filma. Rayo McQueen, lasterketetako auto hasiberria, pistetan garaile handia izatera erabakita dago. Radiador Springs izeneko hiri txiki batek erakutsiko dio, batzuetan, garrantzitsuena ez dela helmuga zeharkatzen lehena izatea. Txikienekin ikustea gustatuko zaizue!

Billy Elliot: estereotipoek eta aurreiritziek ez dute lortzen britainiar dantzari gaztea geldiaraztea, bere ametsa pertseberantzia eta dedikazio handiz lortu nahi baitu. Ziur zu ikustean oinak mugitzea eragotziko duzula!

FILMA IKUSI

Carros de fuego: abentura zirraragarria, lau Oscar-en irabazlea, bi atleta britainiarren benetako istorioa kontatzen duena, 1924ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko prestatzen ari diren klase sozial ezberdinetako gazteak. Ez da gomendatzen 7 urtetik beherakoentzat.

FILMA IKUSI

Hoosiers, más que ídolos: bere generoko klasiko oso bat bihurtua, garai guztietako kirol film onena bezala ere baloratua izan da. Hoosiersek, saskibaloiaren munduan girotuta, Norman Dale institutuko entrenatzailearen istorioa kontatzen digu, baita Indianako hiri txiki bateko Hickory hirian izandako esperientzia ere.

El milagro: benetako istorio zirraragarria 7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat, 1980ko Olinpiar Jokoetan izotz hockeyko talde amerikar bati buruzkoa, irabazteko aukera gutxi izan arren, munduko hockey talderik onenaren aurka jokatu zuena. Asmatuko duzu amaiera?

Adinekoentzat (10 eta 16 urte bitartekoak)

Titanes, hicieron historia: futbol amerikarra gustuko baduzu, hau da zure filma. Pantaila handiaren istorio harrigarri bat, kirolak amerikar arrazako integrazio prozesuan kontrako bi alde nola elkartu ditzakeen azaltzen duena. Eseri eta ikusi nola galtzen duten partida intolerantziak eta arraza-aurreiritziek!

FILMA IKUSI

Million Dollar Baby: boxeoa mutilen kirola baino ez dela uste duzu? Million Dollar Babyrekin iraunkortasunaren balioa ikasiko duzu, eta Maggie Fitzgeralden borondate indar hautsiezina ezagutuko duzu. Emozioz betetako filma, kirol ororen binomio perfektua erakusten diguna: Batasuna eta ahalegina.

FILMA IKUSI

Sara prefiere correr: film honekin ez dituzu 5 segundo ere beharko lokarriak lotzeko! Sarah ikasle bakarti eta barnerakoia da, korrika egiteko irrikaz dagoena. Bere ametsa? Kanadako talde nazionaleko kide izatea, hiria eta familia atzean utziko dituen pasioa. 15 urtetik aurrera.

Invictus: kirola unibertsala bada, adiskidetzea eta inspirazioa ere bai. Ez ezazu zinemarako egokitzapen harrigarri hau galdu, eta begira nola aldatu zuen kirolak Hegoafrikaren bizitza eta etorkizuna Nelson Mandelaren Bakearen Nobel sariari esker.

FILMA IKUSI

Coach Carter: garrantzitsuagoa al da saskibaloia emaitza akademikoak baino? Ken Carter entrenatzailearen saskibaloi taldeak oztopoak gainditzeko kemena, printzipioak eta gaitasuna erakusten dizkigu.

FILMA IKUSI

Campeones: Marco, saskibaloiko entrenatzaile profesional bat, bere bizitzako momentu baju batean, desgaitasun intelektuala duten pertsonaz osatutako talde bat entrenatzen aurkitzen da. Hasiera batean arazo bat dena bizitzako ikasgai bihurtuko da.

FILMA IKUSI

Quiero ser como Beckham: Jessen gurasoek ohiko neska india bat izatea nahi dute, baina berak soilik futbolera jokatu nahi du David Beckhamek bezala. Egun batean, Julesek, bere adineko neska batek, auzoko nesken futbol taldera apuntatzera animatzen du. Bere gurasoek ez dute ulertzen zergatik joastu behar duen futbolera Zuzenbidea ikasi eta sukaldatzen ikasi beharrean, zergatik ezin den Pinky, bere ahizpa zaharrena bezalakoa izan, eta gizon egoki baten emaztegai izan.

FILMA IKUSI

Pura vida: Annapurnaren hegoaldeko aurpegian, 7.400 metrotara, Iñaki Ochoa de Olza hiltzen ari da. Bere lagunak alarma piztu du. Eta, munduaren beste aldetik, Himalayako historian inoiz ezagutu den erreskate saiakera handiena martxan jartzen da. Lau egunez, 12 pertsona, tartean munduko alpinista hoberenak, hamar herrialde ezberdinetatik etorriak, beren lagun zauritua erreskatatzen saiatu ziren.

DOKUMENTALA IKUSI: INGELESEZ AZPITITULOEKIN (bertsio luzea) edo GAZTELANIAZ (bertsio laburra)

Kilian Jornet-en dokumentalak: https://kilianjornet.cat/en/blog/summitsathome

GORPUTZ HEZKUNTZA EDO KIROLAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ARTIKULU, ALDIZKARI, LIBURUAK... IRAKURRI

libro-de-ninŽas-a-leyendas.pdf

BESTE HAINBAT PROPOSAMEN:

70 ideia errraz.pdf
etxean goxo euskaraz.pdf
EL OCIO SIGUE EN CASA.pdf