LARUNBATA

(bilaketa jolasak)

Saio honetan bilaketa jolasak proposatzen dizkizuegu eta pertsona bat baino gehiago beharrezkoak dira jarduera hauek aurrera eramateko; beraz, etxekoen laguntza beharrezkoa izango da. Jarduera batzuk burutu aurretik prestaketa lana egin beharko duzue, pazientzia eta irudimena ezinbestekoak izanik. Jolastu ondoren, tentsioa askatzeko yoga proposamen interesgarri bat aurkituko duzue.


Saioa girotzeko beroketa bezala pare bat bideo proposatzen dizkizuegu, familia osoak elkarrekin egiteko modukoak. Animo eta astindu gorputzak!!!

Beroketa 1 (15 minutu)


Beroketa 2(25 minutu)


BILAKETA JOLASAK

  1. EZKUTAKETA JOLASA

NOLA JOLASTEN DA? Ezkutaketan jolastu behar duten pertsonen artetik bilatzailea (geratzen dena eta zenbatu behar duena) zotz eginez aukeratzen da. Bilatzaileak etxea izeneko pareta edo adosten den zerbaiti begira begiak itxita dituela zenbaki kopuru bat (30 adibidez) kontatu behar du ozenki (bat, bi, hiru, ...), beste guztiak etxean ezkutatzen diren bitartean. Kontua bukatzen denean, bilatzailea ezkutatu diren jolaskide guztiak bilatu behar ditu. Bilatzaileak ezkutatutakoren bat ikusten duenean, etxera joan behar du ikusitakoaren izena eta ezkutalekua ozenki esanez. Ikusitakoa bilatzailea baino lehenago iristen bada etxera, etxea ukitu eta "nigatik!" esanez libratu egiten da eta hurrengo txandan berriz ere ezkutatu ahal izango du. Bilatzaileak ezkutatutako guztiak aurkitzen dituenean berriro hasiko da jolasa lehena ikusitakoa geratuz.

ALDAERA: Etxe gisa pilota bat erabil daiteke eta orduan libratzeko pilota jo egin behar da. Bilatzailea lehenago iristen bada, hautemandako haurra harrapaturik geratzen da. Harrapatutako lehenengo haurrak jolastuko du hurrengo txandarako bilatzaile gisa. Jolasa gehiegi ez luzatzeagatik komeni da aurrez ezkutalekuen eremua eta ezkutatutakoak hautemateko gehienezko epe bat finkatzea.

2. ALTXOR EZKUTUA

NOLA JOLSATEN DA? Etxekoen artean ezkutatzeko altxor bat adosten da (kutxa bat, pilota bat... zenbat eta txikiagoa izan zailtasun handiagoa) eta etxeko zein gelatan ezkutatu daitekeen adosten da (zenbat eta gela gehiagotan ezkutatu ahal izan zailtasun handiagoa), eta altxorra nork ezkutatuko duen zozketatzen da. Hurrengo txandetan altxorra ezkutatzen duena txandakatuz joan daiteke edo aurkitzen duenak ezkutatu dezake. Parte hartzen duten guztiak etxeko gela batean itxiko dira eta 60 arte zenbatuko dute altxorra ezkutatu behar duenak altxorra ezkutatu bitartean. 60 zenbatzen dutenean altxorra bilatzen hasiko dira aurkitu arte.

ALDAERAK:

  • Altxorra ezkutatu duenak "hotz" eta "bero" esanez bilatzaileei lagundu diezaieke.

  • Altxorra ezkutatu duen tokiaren pistaren bat eman diezaieke.

  • Altxorra ezkutatzearena txandaka egin eta bilatzaileek txanda bakoitzean behar duten denbora gehitzen joan eta ea zein ezkutatzailek gehitzen duen denbora gehien.

3. ORIENTAZIO FROGA ETXEAN

ORIENTAZIO FROGA.pdf

Etxeko planoaren adibidea

Etxearen planoaren adibide bat (oinarrizko mapa bezala erabiliko duguna)

Etxeko orientazioa egiteko ibilbide abten adibidea

Etxeko oinarrizko mapa erabilita orientazio ibilbide bat diseinatzen dugu)

4. ORIENTAZIO MEMORIA egiteko materiala

memori game.pdf.pdf

5. ORIENTAZIOA ETXETIK LANTZEKO ARIKETA

Argazki bakoitzean ikusten diren balizei A, B, C, D.... (alfabetoko letrak baliza kopuruaren arabera) letrak eman behar zaizkie ezkerretik eskubira. Argazkiaren ondoko mapatxoan balizaren puntua azaltzen da borobil batekin markatuta, eta asmatu behar da zein balizak adierazten duen mapako balizaren puntua (ez bada ez A, ez B... eta Z letrarekina dieraziko da) azpiko laukitxoan letra idatziz. Soluzioak azken orrian dituzue.

Street View Trail-O.pdf.pdf

ETXEKO NINJA JOKOA

_Etxeko ninja .pdf

PIRATAK ALTXORRAREN BILA

Escape roomak abenturazko jolasak ANIMATU!!

https://sites.google.com/view/piratakaltxorrarenbila/página-principal

YOGA

HIK HASIren eskutik, Maria Pintos yoga irakaslearen "Orain" diskoa, "Kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak"