ASTEARTEA
(material birziklatua)
Saio honen helburu nagusia material birziklatuarekin jolasak asmatzea edo sortzea izango da. Hala ere, eskulanekin hasi aurretik zuen gorputza mugitzeko proposamen bat daukazue.
Beroketa orokorra
(5 min)
Materiala: ez da behar
Oinen koordinazioa lantzeko ariketak
(3 min)
Materiala: bi soka edo bi erratz
10 ariketa indarra lantzeko
(10 min)
Materiala: ez da behar
MATERIAL BRIZIKLATUAREKIN JOLASAK/JOSTAILUAK
Hemen dituzue zuen etxeetan materiala berrerabiliz egin ditzakezuen hainbat jolas/jostailu. Kasu batzuetan material faltagatik edo izan dezakeen zailtasunagatik moldatu egin beharko dituzue. Hala ere, ez jarri mugak zuen trebetasun eta abileziei, eta saiatu!! Eta ez ahaztu irudimena erabiltzen eta beste jolas/jostailu batzuk asmatu!!! Zuen irudimenak ez dauka mugarik eta!!!
*Jostailu edo jolas guztiak egiteko guraizeak edo kuetrra, kola edo zeloa eta margoak beharko dituzue.Jaurtiketa eta punteria jolasa
Materiala:
-Jaurtigailua egiteko: botilla txiki bat eta puxika bat
-Dianak egiteko: edalontziak edo yogurt poteak
-Pilota: aluminiozko edo paperezko bolatxo bat
Trebetasun jolasak kartoiekin
Materiala:
-Kartoiak
-Kanikak edo pilotatxoak
Igela
Materiala:
-Kartoizko kutxa bat
- 5 yogurt pote
-Paperezko edo aluminiozko bolatxoak
Txapekin jolasteko zirkuitoa
Materiala:
-Txapak
-Kartoia
-Tapoaiak
Koordinazioa lantzeko eskailara sortu
Materiala:
-Plastikozko poltsa
Palak
Materiala:
-Grapagailua
-Arkatza
-Itsasgarria
-Zelo
-Kartoia
-Guraizeak
Beisboleko batea
Materiala:
-Bi egunkari
-Zinta isolatzailea
-Koloreak
-Guraizeak
Jaurtiketa edo zehaztasun jolasak: beste aukera batzuk
Arraultza kutxekin jolasak
Materiala: arraultza kutxak, aluminiozko papera. soka.
Kanika zirkuitoa 1
Materiala: zereal edo gaileta kutxa, kartoitxoak, guraizeak, kola.
Kanika zirkuitoa 2
Materiala: marrubi kutxa, komuneko papreraren tutuak, kola.
JOGURT POTEEKIN JOLASAK
JOGURT ONTZIEKIN JOLASTU
Ontzia airera jaurtitzea eta jasotzea (txaloekin edo gabe).
Gure eskuarekin ontzia jo, teniseko pilota balitz bezala.
Orekak egitea ontzia gorputzaren hainbat zatitan eramanez (burua, eskuak, sorbaldak, ukondoak …). Horrela, gure gorputz-eskema sendotzen dugu.
Ontzia eskuarekin edo oinarekin kolpatzea, lurrean dagoela.
Binaka pasatu ontzia esku batekin eta bestearekin. Horrela, alateraltasuna sendotzen dugu.
Kopeta, bularra edo bizkarra duten bikoteka eramaten dugu ontzia, erortzea saihestuz.
Ontziarekin ezkutaketan jolastea: batek ezkutatu egiten du, eta besteak bilatu.
Ontzia saski bezala erabili eta pilotatxo bat jaurtiz saskiratzen saiatu.
...eta bururatzen zaizkizuen beste hainbeste jolas.
JOGURT ONTZIEKIN JOSTAILUAK SORTU
ENBOKEA
Jogurt potea, soka eta pisua duen bolatxo bat (aluminiozko papera, adibidez) baino ez dira behar. Yogurt potea nahi dugun bezala apaindu dezakezue. Soka zenbat eta luzeagoa izan eta pilota zenbat eta handiagoa zailtasun gehiago jogurt potean sartzeko.