Mintegiak zuhaitz landare gazteen hazkuntzarako eremuak izaten ziren. Hazietatik landare gazteak sortu eta zaintzen ziren, gero basoan, behar ziren eremuetan, landatzeko. Mintegietan landarerik ohikoena haritza izaten zen. Gerora, mintegiak alanbradaz ixten baziren ere, antzina beste modu batuk erabiltzen ziren (ezpondak, sasiak...). Webgune honetan mintegien aztarna fisikoak gorde diren kasu ezagunak jaso ditugu.