Historiaurrean gizakiak egindako eraikuntzak dira, harri handiz osatutak gehienetan (hortik dator izena), eta hilobiratze funtzioarekin gehienetan. Gehienak brontze-burdin arokoak dira. Kategoria honetan bildu dira trikuharri edo dolmenak (arlauza handien bidez kamara bat egina duten hilobiak, normalean harri multzo handiekin estaliak), zutarri edo menhirrak (zutik kokatutako harri luze handi bat), harrespila edo tumuloak (kamararik gabeko harri multzoak) eta zistak (kamara txikiagoak, harri multzoz estali gabe batzuetan).Â