Estela edo hilarriak erromatarren garaitik aurrera hildakoei egindako harrizko irudikapenak dira. Normalean ehorzlekuetan bertan ezartzen ziren. Eta harri landuak izaten ziren, irudiak, testuak edo bien konbinaketak jasoz.Â
Mugarriak, aldiz, mugak zehazteko erabiltzen ziren. Etxarrik aldemeneko lurraldeekin dituen mugetako mugarri gehienak kontserbatzen dira oraindik. Eta horiek zenbakituta daude. Hemen idazkiak dituztenak soilik jaso dira.