Antzinako bide garrantzitsuenak ziren, eta harriz eginak izaten ziren, zimenduetan behitzat. Antzinako Erroma garaian hasi ziren Euskal Herrian zabaltzen, eta XX. mendeko galipotazko errepideak egin arte, horiek izan ziren gurdiz eta mandoz egiten ziren garraioentzako bide nagusiak.