Non eta nortzuk ezkutatzen dituzte emakumeak?

Gogoeta irakurri ondoren, taldeka erantzun behean dagoen dokumentuaren galderei zuen hausnarketa propioa idazteko. Gero, partekatu beste taldekoekin.

Maryam Mirzakhani iraniarra, Fields Matematika Domina lortu duen lehen emakumea; Bilboko zirgariak, soka bati tiraka ontziak ibaian gora mugitzen zituzten emakumeak; Carme Ruscalleda sukaldaria; Salernoko Trotula, emakumeei buruzko lehen liburu medikua idatzi zuen lehen emakume ginekologoa; historiaurreko emakume ehiztariak; Christine de Pizan, ogibidez lehen emakume idazlea; "Nor-nai" ezizenekin sinatzen zuen lehen emakume euskal komikigintzan; Marion Donovan asmatzailea; Lise Meitner ikerlaria; Nina Byers zientzialaria; Mari Pepa Colomer, Kataluniako lehen emakume pilotoa; Eulalia Abaitua, Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria... eta beste hainbat eta hainbat emakume adibide baino ez dira. Zergatik ez ditugu ezagutzen? Zergatik ez daude testuliburuetan?

Valentziako Unibertsitatean 2014an egindako txostenean agerian geratu zen DBHko testuliburuetan agertzen diren erreferente kulturalen artean ia ez daudela emakumerik, % 7,5 baino ez. Emakumeek jasan duten diskriminazioaren erruz izango ote da? Edo erreferenteak ezkutatzeagatik izango ote da?

Fuente: Universidad de Valencia
Iturria: Valentziako unibertsitatea
HAUSNARKETARAKO HAINBAT GALDERA