Normalean mundua aldatzea gure esku ez dagoela pentsatzen dugu. Kasu honetan zerbait egin dezakegu?
Noski, oso erraza da! Talde bakoitzak emakume bati edo emakume talde bati buruzko kartela egiten badu bere/beraien lorpen eta ekarpenak ezagutarazteko, denon artean izugarrizko bilduma izango dugu.
Kartel horiek egiteko ondoko urrats hauek jarrai ditzakezue:
1. Zuen testu liburuetan agertzen ez den emakumea edo emakume taldea aukeratu. Aurreko orrian agertzen diren adibideak erabil ditzakezue.
2. Informazioa bilatu, hautatu eta laburtu kartelean ipintzeko.
3. Bilatu irudiak, argazkiak, bideoak...
4. Aukeratu baliabidea kartela egiteko, hurrengo orrian hainbati buruzko informazioa duzue. Nahi baduzue betiko horma-irudia egin dezakezue (argazkia eginez digitala bihurtzen da!)
5. Osatu kartela, eta prest dagoenean, eskatu zure irakasleari bidaltzeko!