Edozein arlotako liburu bat zabalduz gero, emakumeei buruz informazio gutxi dagoela nabaria da: historian, literaturan, zientzietan, arteetan, kiroletan..., oso gutxitan agertzen dira. Alde batetik, beraien interesak garatzeko oztopo handiak izan dituztelako eta beste alde batetik, egon direnei balio gutxiago eman zaielako, sarritan aipatuak ere izan ez direlarik.
Horrek ekarri du gizona baino ez geratzea ikusgarri hainbat arlotan eta horregatik ez ditugu ezagutzen historian zehar emakumeen ekarpenak. Non daude emakumeak? Zer egin dute? Hori izango da helburua, emakumeek egindakoa ezagutzea.
Zuen lana kartel bat egitea izango da emakume baten edo talde baten lorpen eta ekarpenak erakutsiz, eta horrela, testuliburuak osatzeko. Prest?