LANKIDETZA PROIEKTUA


Gizonezkoek gerrak egin dituzte, liburuak idatzi, gauzak asmatu, fenomenoak ikertu, mundua esploratu, musika konposatu... Bitartean, gizonezkoekin batera, emakumeak Lurrean bizi izan dira, baina, zoritxarrez, ez dakigu zer egin duten. Lurrak irentsi ote du emakumeek egindako guztia?

Ikerlari edo idazle baten izena eskatu zure ikasleei esateko, eta gehienak, guztiak ez badira, gizonezkoen izenak baino ez dituzte esango. Sukaldari edo ile-apaintzaile ogibideak tradizioz emakumeen ogibideak izan dira, hala ere, ezagutzen ditugun sukaldari eta ile-apintzaileak gizonezkoak dira.

Irakasle asko emakumeen lanen berri ez ditugula ikustean ahalegin handiak egiten ari gara zentroetan emakumeen ekarpenak ezagutarazteko. Lankidetza proiektu honen helburua ahalegin guzti horiek batzea da, eta horretarako bilduma handia osatu eta zabaldu nahi dugu. Prest parte hartzeko?

Interesatuta bazaude, bete ezazu ondoko galdetegia eta bidali zure ikasleen lanak! Denon artean espazio birtual honetan azalaratuko ditugu ezkutatuta egon diren hainbat emakume!

Zure ikasleen lanak bidaltzeko helbidea: emakumeakezagutzen2017@gmail.com