K1 Ekopaisaia, SLL: 2017
Goi-mailako ziurtagiria (Urrezko Bikain ziurtagiria)
Abelur, Koop. Elk.: 2018.
Goi-mailako ziurtagiria (Urrezko Bikain ziurtagiria)
Landeta Burdin lanak, SAL: 2019
Goi-mailako ziurtagiria (Urrezko Bikain ziurtagiria)
Artxara, Koop. Elk.: 2020
Goi-mailako ziurtagiria (Urrezko Bikain ziurtagiria)
Biele: 2021
Erdi-mailako ziurtagiria (Zilarrezko Bikain ziurtagiria)
Kulturaz, Koop. Elk. : 2022
Goi-mailako ziurtagiria (Urrezko Bikain ziurtagiria)
Jardunaldien baitan, Jon Sarasuak euskararen iragana eta geroaz bere azalpenak eskaini dizkie bildutakoei. Hizkuntzaren berreskurapenean, "euskara munduan erreferente" dela azpimarratuz hasi du bere hitzartzea. Frankismoaren amaieratik, gaur egunera artean euskarak bizitakoak izan ditu hizketagai: "Duela 60 urte euskara pikutara zihoan, baina kolore politikoak alde batera utzita, beren seme-alabak mundu berri eta moderno batean euskaraz txukun bizitzeko amets ausarta gauzatzeko bidea hartu zuten". Orduan ereindako landarea, gaur zuhaitz bilakatu dela gaineratu du. Hori modu transbertsal batean eta erakunde publiko eta herrigintzaren lanari esker izan dela azpimarratu du.
Orduko hartan, euskararen normalizazioa benetan gauzatu zedin, irakaskuntzaren euskalduntzean jarri ziren indarrak: "Herri honetan irakaskuntza euskalduntzeko izugarrizko inbertsioak egin dira. Gaur egun, D ereduan ikasitako herritarrak dira asko eta asko gure gizartea, eta B eta A ereduan ikasitakoek ere euskara ikasi dute. Baina gero lan mundura iristen dira, eta lan munduan euskararen normalizazioan gabezia dago".
Datozen 20-30 urteetan, "lan mundua masiboki euskaldundu" behar dela azaldu du. "Lortutakoa izugarria da, baina bisio eta estrategia baten beharra dago, aurrera egingo badugu. Politikak birpentsatu behar dira. Alderdi ezberdinekin kezka konpartitua da", zehaztu du. Hezkuntza euskalduntzerakoan bezala, lan mundua euskalduntzeko prozesuan, enpresei baliabideak eskaini egin behar zaizkiela uste du Sarasuak: Azken hamarkadetan garrantzia berezia ematen zaio langileen inplikazioari eta gustra eta motibatuta izateari. Motibatuta egoteko faktore asko dago, baina norbere konbikzio pertsonaletatik zenbat eta gertuago egon enpresa, orduan eta motibatuago egoten gara. eta horri zuzenki lotzen zaio enpresaren hizkuntza politika". Enpresek duten erantzunkizun soziala ere aipatu du: "Euskara planak metodo neurtuak dira, pausoz pauso eman beharrekoak. Baina hor hizkuntza politikan non kokatzen naizen ni erabaki behar da". Lan munduan euskararen normalizazio "masiboa" datorren hamarkadetan etorriko dela, "edo ekarri" egin beharko dela gaineratu du.
Azpeitia bezalako herri euskaldunek, "funtzio berezia" betetzen dutela gaineratu du eta beste zonalde batzuentzat "eredu" behar dutela izan adierazi du: "Herri euskalduna zarete, eta gainera, beste inongo herritan ez dagoen ELegune bezalako doako zerbitzua duzue. Herri askok nahiko luketen zerbitzua da. Zentzu horretan proba pilotu bat zarete".