Kontrakoa adierazi ezean, Azpeitiko Euskara Patronatua da bere datuen tratamenduaren arduraduna. Patronatuaren eta burutzen duen jardueraren inguruko informazio gehiago webgune honetan aurkituko duzu.
Telefonoz, posta elektronikoz, gutunez edo aurrez aurre jar zaitezke gurekin harremanetan. Hau da gure posta-helbidea:
Azpeitiko Euskara Patronatua
Perez Arregi Plaza 1
PK.: 20730
Azpeitia (Gipuzkoa)
Herritarrentzako arreta telefonoa: 943 81 45 18
Helbide elektronikoa: erabili@erabili.eus
Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, dbd@azpeitia.eus helbidera mezu bat bidaliz edo gure posta-helbidera gutun bat bidaliz.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoak (DBLO-EDB) datu pertsonalen gaineko zenbait eskubide ematen dizkiete interesdunei. Hona hemen eskubide horiek: Eskubide horien aplikazioa, kasu bakoitzean, tratamendu bakoitza legitimatzen duen oinarri juridikoaren araberakoa izango da, eta doan gauzatuko da.
Patronatuarekin harremanetan jarriz balia ditzakezu eskubideak, NANaren edo identifikazio-agiri analogoaren fotokopiarekin batera honako helbide honetara idatziz:
Salbe Auzunea 13
P.K.: 20730
Azpeitia (Gipuzkoa)
Eskubide horiek baliatzeko eskaera jaso ondoren, ebazpena emango dugu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (DBEB) erreklama dezakezu www.avpd.euskadi.eus.
Hemen aurkituko duzu eskubide horiei buruzko informazio gehiago.
• Sarrera eskubidea
Eskubide horrek ahalmena ematen dizu zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun jakiteko eta, hala bada, datu horiek ikusteko eskubidea izateko. Eskubide hori baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ez baitira erabilgarri.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.
• Zuzentze eskubidea
Eskubide horrek ahalmena ematen dizu erabiltzen ditugun eta okerrak diren zure datu pertsonalen zuzenketa eskatzeko. Zure ustez osatu gabe dauden datuak osatzeko eskubidea ere baduzu.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.
• Ezabatzeko eskubidea
Eskubidea duzu zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko, DBEOren 17. artikuluan jasotako egoeraren bat gertatzen bada.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.
• Tratamendua mugatzeko eskubidea
Eskubide horrek aukera ematen dizu zure datuen tratamendua DBEOren 18. artikuluak jasotzen dituen egoera jakin batzuetan mugatzeko eskatzeko.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.
• Aurka egiteko eskubidea
Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, baldin eta tratamendu hori interes publikoaren izenean egindako misio batean edo interes legitimoan oinarrituta badago, profilak egitea barne.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.
Inola ere ez dizkiegu datuak hirugarrenei lagako aldez aurretik jakinarazi gabe eta behar den oinarri legitimatzailea izan gabe.
Batzuetan, zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten enpresak kontratatzen ditugu, eta, horretarako, datu pertsonalak eskuratu behar izaten ditugu. Enpresa horiekin sinatu ditugu tratamenduaren arduradun-kontratuak, DBEOaren eta DPBLOren xedapenak betetzen dituztenak. Kontratu horien bidez ziurtatzen dugu enpresa horiek kontratatutako zerbitzua emateko soilik erabiltzen dituzten datuak tratatzen dituztela, ez dituztela inoiz erabiltzen baimendu ez dizkiegun helburuetarako, eta datu horiek ez dizkietela lagako hirugarren enpresei eta/edo administrazioei. Gainera, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko duten segurtasun-neurriak ezartzeko eskatzen diegu. Indarrean dauden datuen babesari buruzko xedapenak betetzen dituztela bermatzen diguten enpresa eta erakundeekin soilik kontratatzen dugu.
Kasu bakoitzean jakinaraziko dizugunez, egoera jakin batzuetan, hainbat administrazio publikori datuak lagatzeko legezko betebeharra dugu, lege horiek ematen dizkiguten botere publikoez baliatzeko.
Kontrakoa adierazi ezean, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena).